Hainbat suge azaldu dira, ibaitik gora

Ubane Madera Zangitu 2020ko api. 24a, 15:24

Gaur goizean, hiru suge azaldu dira Plaza Zaharrean. Ibaitik gora igo dira, Banco Guipuzcoanotik gertuen dagoen baranda ingururaino. Suge gorbatadunak ziren, eta ibaira bueltatu dituzte. Gizakiarentzat ez dira arriskutsuak.

Noizbehinka azaldu izan dira sugeak Plaza Zaharrean, ibaitik igotakoak. Uretako sugeak izaten dira (Natrix Natrix), gehienetan suge gorbatadunak edo eskailera-sugeak. Bi kasuetan, ez dute arriskurik gizakiarendako. Hala ere, batzuk oso handiak egiten dira, eta inpresioa eragiten dute.

Gaur, halako hiru azaldu dira, txiki bat eta bi handi. Udaltzaingoa bertaratu da eta uxatuz, ibaira bueltatu dituzte sugeak.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.