Gotzon Barandiaran: "Frantzian edo Alemanian kultura ezinbesteko ondasuna izateak bekaitza ematen du"

Txomin Madina/Goiena.eus. 2020ko api. 22a, 17:37

Herritarrenagan, erakundeengan eta kulturgintzaren ekosistemako kideengan eragiteko asmoa du 'Ikusi gaitzazuen desagertuko gara, entzun gaitzazuen isilduko gara' lelopean atzo eta gaur kulturaren sektorea egiten dabilen greba digitalak. Ekimenaren sustatzaileetako batek, Gotzon Barandiaranek azaldu ditu helburuak.

Bideoan esaten denaren laburpen bat:
 
"Erakunde publikoei eta gizarteari ekarpenak helarazteko modu eraginkorretako bat da greba digitala Gotzon Barandiaranen hitzetan"
 

Hiru hartzaileri zuzendua:

  • Herritarrak: "Zer ekarpen egiten duen kulturak hausnartzea. Sortzaileen lan prekarioez egitea gogoeta, nahiz eta hau COVIT-19a baino lehenagoko kontua den".
  • Erakundeak: "Bat bateko premiak: zuzeneko emanaldiak ez egitearekin urtebeteko lana zulora joan da. Ezer gabe geratu dira: diskoetxe, argitaletxe... Hiri elkargoari, Jaurlaritzari Aldundiei, Udalei, Nafarroako Gobernuari... egiten zaio dei".
  • Euskal Kulturgintzaren ekosistema osoa: "Antolatzaileak, enpresak (soinu, logistika...), elkarteak, komunikabideak eta hezkuntza... hau dena sinkronizatuta egon behar da. "Elkartuko gara bakoitzaren proposamenak entzun?"

"Azken batean herriari deitzen diote", dio Gotzon Barandiaranek eta horiek hirurek osatzen dute-eta herria. "Euskal kulturgintzan estrategikoa zerk izan behar duen hausnartu behar da".

Beste hainbat kontu aztertu dira elkarrizketa honetan:

  • D2ena atzeratzeak, kultura ekintza guztiak atzeratzeak ekar lezake inflazioa, ekimen asko denbora gutxian. Ez dago nahikoa atzeratzea".
  • "Kultura sektoreak pisu handia du industria moduan eta ez gara kontziente. Ez dugu ekosistema moduan lan egiten. Bakoitza bere aldetik egon da lanean, atomizatuta".
  • "Industrian inbertsioa egiteak ez dakar berez zaletasuna sortzerik. Kontuan hartu behar dira zabalkundea, transmisioa... ikuspegiak integrala izan behar du eta ez bakoitzak berearen alde egin bakarrik".

Erakundeak:

  • Erakundeak aurkeztu dituzten 2,5 milioiko laguntza: "Proposamen guztiak dira entzutekoak eta aztertzekoak. Eusko Jaurlaritzarena da proposamenetako bat, kultur ekosistemaren eragile bat da, hirigune elkargoa, Aldundiak, Udalak etab diren moduan".
  • "Usurbil eta Oreretako udalak oso ekinbide politak hartu dituzte, esaterako: "hitzartutako emanaldiei aurreratu egingo die dirua. Oreretako udalak bergauza egin du eta webgune bat eskaini die ordaindu eta han beraien lana erakusteko".
  • "Jaurlaritzak, aldiz, "zuen dirua lekuz aldatu du. Ez du kendu dirurik Guggenheinetik, ez AHT-tik. Leku batetik hartu eta zuloa utzi du lehen zegoen lekuan. Besterik da lotsagarria izan dela azkarrenak bakarrik jaso duela dirua".

Funtsezko ondasuna

 
  • Funtsezko da beste herrialde batzuetan, esaterako Alemania edo Frantzia: "Bekaitza ematen du horrek. Ezinbestekoa da han eta herri bezala garrantzia ematen diote kulturgintzari. Frantzian intermitentzia deitzen den figura oso garrantzitsua da. Diru bat jasotzen dute kulturgileek lanean eta sortzen dauden bitartean. Perfektua ez dela esaten digute, lapurtar, zuberotar eta baxenafarrrek, baina bada zerbait".

Alarma egoeratik ateratzen azkenak

  • "Jarrera sumisoek ez dute lagunduko. Osasuna da lehenengoa eta lehentasuna baina, gure espeziearen ezaugarri nabarmenena sozializazioa da eta modurik bateratzaileenetariko bat kulturgintza da".
  • "Lehenenengoak geratu ginen jendea batzen zelako kultura ekitaldietan, alarmatik ateratakoan, hala ere, horixe bera behar dugu, jendea elkartzea. Testak masiboki egin eta jendea elkartzen utzi. Dakitenei kasu eginda eta ez edozer onartuta".

Oharra: Albistea hau Goiena.eus-ek argitaratu du CC lizentziari esker ekarri dugu Plaentxia.eus-era.