NBEak (EPIak) egingo dituen Debabarreneko hornitzaile bila ari da Debegesa

Ubane Madera Zangitu 2020ko api. 21a, 12:59

Norbera Babesteko Ekipamenduak (NBE) ekoizten dituen Debabarreneko hornitzaileak behar ditu Debegesak, Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteak, eskualdeko enpresei, edo bestela esanda, langileei helarazteko. Babeserako denetariko materiala behar dute. 

“Edozein motako” NBEak egiten dituzten hornitzaile bila ari da Debegesa: maskarak, hidrogelak, manparak, seinaleak… Material hori enpresei helarazteko banatzaileak ere behar ditu.

Eskualdeko garapen ekonomikorako elkartearen helburua da Debegesako web orrian direktorio bat sortzea, hartara, lanera bueltatu diren enpresek prebentziorako materiala non eskuratu jakin dezaten. 

Harremanetarako bideak

Hornitzaile zein banatzaile izanez gero, honako bideak helarazi ditu Debegesak elkartearekin harremanetan jartzeko:

- Izen-emate formularioa.
- Posta elektronikoa: pymes@debegesa.eus
- 680 83 79 01 zenbakira deitura edo WhatsApp bat bidalita. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.