Ispilu berria Atxuriko tunelean

Ubane Madera Zangitu 2020ko api. 21a, 09:25
Atxuriko ispilu berria.

Atzera ere ipini dute ispilua Atxuriko tunelean. Oraingoa ez da birritan bota zutena modukoa; oraingoak ilargi erdiaren forma dauka, eta horri esker, lehenagokoa baino gorago ipintzeaz aparte, nekezagoa da hura kentzea edo botatzea. 

Azaroan ipini zuten lehenengo aldiz ispilua Atxuriko tunelean, pasabide hura puntu beltza zela iritzita. Harrezkero, ezezagunek birritan bota dute hura, eta zartakoa ere eman diote. Atzo, astelehena, berria ipini zuen Udalak; oraingoa apurtzeko edo kentzeko zailagoa da.