Zikinkeria nonahi

Ubane Madera Zangitu 2020ko api. 20a, 12:19

Udal langileak belarra mozten, zikinkeriz inguratuta.

Botilak, latak, txakur-kaken poltsak, litxarreria poltsak… denetik azaldu zen Errekaldeko berdegune batean bertako belarra moztu zutenean. M.C. auzotarrak bidalitako argazkia da, egoeraz nazka-nazka eginda.

Joan den astean moztu zuten argazkiko berdeguneko belarra Udal langileek. Eta denetik azaldu zen bertan, herritarrek hesiaren beste aldetik botatakoak. Argi dago, bada, askok zaborrontzia bailitzan erabili izan dutela eta erabiltzen dutela berdegune hori, gainera edozer gauza bertara botaz.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.