Haurreskolarako izen-ematea atzeratuta

Ubane Madera Zangitu 2020ko api. 20a, 11:09

Bi ume Haurreskolako txirristan. Argazkia: artxiboa.

2020-2021 ikasturtean Soraluzeko Haurreskolan izena emateko epea atzeratu egin da. Partzuergotik jakinarazi dute matrikulaziorako data berriak alarma egoera bukatzen denean argitaratuko direla.

Maiatzaren lehen astean zabaldu behar zuten Haurreskolan 2020-2021 ikasturterako matrikulazioa. Baina, jakinarazi dute data atzeratu egin dutela, eta berriak zehazteke daudela.

Haurreskolak Partzuergotik esplikatu dutenez, bizi dugun egoera tarteko, matrikulaziorako data berriak alarma egoera bukatzen denean argitaratuko dituzte.