Mesedeetako egoitzako langile eta egoiliar guztiei egin berri dizkiete koronabirusaren probak. Haien emaitzen arabera, egoiliar batek Covid-19 gaitza dauka, baina ez ditu gaixotasunaren sintomak garatu. Gainera, beste proba bat egingo diote, ze gaixotasuna pasatu badu, dagoeneko ez da arriskutsua izango gainerakoentzat.
Gainerako egoiliar eta langile guztien emaitzak, berriz, negatiboak izan dira. Horrenbestez, egoitzako zuzendaritzak uste du kanpotik bertaratutakoren batek kutsatu duela egoiliarra.
Orain, positibo eman duen egoiliar hura bakartuta dago, harik eta gaurko probaren emaitza ikusi arte.
Herrian, 10 lagun
Azken positibo horrekin, 10 herritar daude Covid-19az kutsatuta Soraluzen. Eskualdeari dagokionez, berriz, datu ofizialen arabera 251 debabarrendar daude kutsatuta, Eibarren gehienak: 188; Mendaron, berriz, gutxien: lagun bakarra.
Datuak egunero eguneratzendira Plaentxia.eus atalean, Azken Datuak botoian sakatuta, 14:00etatik aurrera.