Apirilaren 27an hasi ahalko dira umeak kalera irteten

Erredakzioa 2020ko api. 19a, 08:32

Bihar zortzi hasi ahalko dira umeak kalera irteten, murrizketekin eta helduen kontrolpean. Halaxe jakinarazi zuen atzo, zapatua, Pedro Sanchez Espainiako presidenteak. Halaber, hark jakinarazi zuen maiatzaren 9ra arte luzatuko dela konfinamendu orokorra.

Gaur, domeka, batzartuko da Espainiako presidentea gainerako erkidegoetako ordezkariekin, umeei kaleratzen hasten lagatzeko zehetasunak lotzen hasteko. Eta konunikabideetan jakinarazi duenez, datozen egunotan adostuko dituzte adituekin 12 urtetik beherako umeei eragingo dieten neurriak.

Osterantzean, eta besteak beste, Sanchez presidenteak iragarri zuen asteon eskatuko zuela Kongresuan konfinamendua maiatzaren 9ra arte luzatzea.