Aurrerantzean, etxetik

Erredakzioa 2020ko api. 18a, 09:19

Konfinamenduak bete-betean harrapatu zituen Fanny Mertzeriaren azken egunak, bertako salgaien errematean zebiltzala. Azken egunotan, berriz, saltokia husten jardun dute, eta Fannyk jakinarazi du dendako soberakinak zein entregatzeko zituen lanak etxean izango dituela, eta han jaso ditzaketela herritarrek.

Bestelako saltoki txiki askok moduan, egun batetik bestera itxi behar izan zuen denda Fanny Mosqueirak. Barruan laga zituen mertzeriako azken produktu batzuk, eta baita herritarrek konpontzeko eramandako jantzi batzuk ere.

Alokairu kontuak tarteko, berriz, asteon, hustu egin dute denda, eta bertako produktu guztiak etxera eraman ditu. 

Hala, zerbait konpontzera eramanda zuten herritarrei jakinarazi nahi die bere etxean dituela lanak eta hara joan daitezkeela bila. Halaber, ohartarazi du, telefonoz deituta, enkargu berriak ere hartzen dituela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.