Plaentxia.eus-ek egindako inkestako emaitzen arabera, boto-emaileen gehiengo handiak oso premiazkoa ikusten du umeak kalera irteten hastea. Hain justu, 167 boto-emailetatik 123k uste dute hori, %73,65ak, alegia.
Boto-emaileen %9,58k, berriz, (16 boto) uste du irteten laga egin behar zaiela, baina aurrerago. Eta portzentaje berarekin, 16 lagunek uste dute ez dela premiazkoa. Azkenik, boto-emaileen %7,19ak (12 boto-emaile) ez du argi.