Efemerideak | Apirila (II)

Sorapedia 2020ko api. 19a, 10:15

Errotabarri baserria zena.

Placencia erregina, Florencio Aspe apaiza eta Aurea Etxaniz raketista dira apirilaren bigarren zatiko efemerideetako protagonistetako batzuk. Jarraian irakurgai apirilaren 12tik apirilaren 17ra bitarteko Soraluzerekin lotutako urteurrenak, Sorapediaren eskutik.

Apirilak 12

Errotabarri baserrikoek Sagar-errekako ura erabiltzeko baimena lortu zuten: aspalditik erabiltzen ari zirela Soraluze udalerrian dauden Sagar-errekaren eta bere adarren Gambi-errekaren eta Ospital-errekaren ur soberakinak etxebarruan erabiltzeko eta Errotabarri errotan beren zekaleak apurtzeko; hau dena errekan gora Zabala, Unzurrunzaga y Compañía enpresak eta Eibarko Udalak urak ustiatu eta gero. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen
 
Apirilak 13 

Bartolomé de Arluciaga zerga biltzaileak, Santos de Aranguren ardo gorrien tabernariari auzia jarri zion, azken honek zerga berria ordaintzen ez zuela eta. 

Zerga berri hau Bergara-Altzola errepidea ibai ondotik egiteko ezarri zuten, Maltzagatik; errege bide zaharra Ezozia eta San Roketik zihoan eta. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen


 
Apirilak 14 

1088 urtekoa da Placencia erreginaren azken aipamena. 

Normandiatik etorria, Iruñeko Antso IV erregearekin ezkondu zen 1068 urtean, eta bi seme eta alaba izan zituzten. Senarra 1076an hil zuten, Peñalen erreka zuloan (Funes inguruan). Semea koroatu beharrean, lengusu hiltzailea erregetu zuten; eta titulua aldatu: Iruñeko erregea izan beharrean Nafarroako erregea izatera pasa zen. 
Ez dakigu Placencia erregina noiz hil zen, baina bai Naxerako Erret Panteoian hilobiratu zutela, zegokion tokian. Gaurko bere hilobia, gainontzekoekin batera, mende batzuk geroago egin zuten. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen
 
Apirilak 14 

1920 Andoni de Astigarraga jaio zen Soraluzen. Gerra ostean garaian Argentinara erbesteratua, kultura handiko gizona izan zen. 
Argentinako Eusko Jaurlaritzan aritu zen urte luzeetan, eta Euzko Deya aldizkaria eta Ekin argitaletxearen sorreran parte hartu zuen. Euskaraz zein erdaraz asko idatzi zuen, Naciòn Vasca, Euzko Deya, Alderdi, Laurak Bat, Danak Bat... aldizkarietan, askotan ezizenekin. 

Bi liburu ere idatzi zituen: Riqueza y economía del País Vasco (1945) eta Historia documental de la guerra en Euzkadi (1955). 
Buenos Airesen hil zen, 1991 urteko abuztuak 8an. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen
 
Apirilak 15 

La Humanitaria sorospen elkartearen arauak egokitu zituzten. Egoitza Errabal kalean zuen, 1. zenbakiko lehen solairuan. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen


 
Apirilak 15 

1957 urtean Florencio Aspe apaiz soraluzetarra hil zen, Beasainen. 
Bertako parrokoa izateaz gain, idazlea (Zarauz'ko erriya 1921) eta marrazkilaria ere izan zen. 
Beasaingo Udalak omenaldia egin zion, eta kale bati Florencio Aspe izena eman ere. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen) 


 
Apirilak 16 

1967 urtean Los Mansos soraluzeko musika taldeak debuta izan zuen Eibarko La Boleran. 

Taldekideak: Ramon Aranzasti, Juan Luis Ibarzabal, Ramon Pia, José Martín Rodríguez… 


(Gehiago jakiteko, sakatu hemen
 
Apirilak 16 

2008 urtean Ahotsak.eus webgunea aurkeztu zuten, bertan 60 bat soraluzetarren lekukotasunak jasotzen direla. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen


 
Apirilak 17 

2019 urtean Aurea Etxaniz soraluzetar erraketista Caracasen hil zen. 
Familiak Soraluzera ekarri zituen errautsak, berak oso maitatua zuen toki batean lurperatzeko. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen