Koronabirusa

Hirugarren alta

Ubane Madera Zangitu 2020ko api. 17a, 11:20

Azken datuen arabera, soraluzetar bakarra dago koronabirusarengatik ospitaleratuta. Izan ere, azken orduotan, ospitaleratuta zeuden herriko hiru adinduri alta eman diote. Bestalde, kutsatu kopurua ere jaisten doa, eta gaur gaurkoz, 7 soraluzetarrek dute Covid-19 gaitza hartuta.

Covid-19 gaitzarekin lotutako herriko datuek hobetzen segitzen dute. Dagoeneko hiru lagunek jaso dute alta, eta bakarra dago koronabirusarengatik ospitaleratuta. Eta kutsatu kopuruak ere behera egin du.

Debabarrenean, baina, ez da joera bera eman. Izan ere, herenegun 3 lagun gehiago kutsatu baziren ere, atzo, 27 gehiago kutsatu zirela diote azken datuek. Hori horrela, eskualdean, guztira, 222 lagunek dute Covid-19 gaitza hartuta.