Kiroldegiko lanak apirilaren amaierarako bukatuko dituzte

Ubane Madera Zangitu 2020ko api. 17a, 10:15

Langilea kiroldegian, atzo, eguena.

Espainiako Gobernuak lanera bueltatzeko baimena eman ondoren, aste honetan berrekin egin diete kiroldegiko obrei. Atzo, eguena, margolaria bertan izan zen azken azken lanak egiten. Besteak beste, aleman leihoak ipintzen jardun zuen. Osterantzean, lanak bukatzeko erremateak besterik ez dira falta, eta aurreikuspena da hilabete amaierarako bukatzea obra guztiak.

Obrak amaitu ostean, garbiketa orokorra egingo dute. Eta azkenik, gimnasio zaharreko ekipamendua solairu berrian izango den gimnasiora igoko dute, eta bertarako makina berriak ekarriko dituzte. Azken horiek dagoeneko enkargatuta daude: 4 bizikleta profesional; eliptika bat; korrika egiteko zinta bat eta arraun ergonometro bat. 

Gimnasio berri hori, hain justu, kiroldegiaren terraza gainean kokatuko da, bertan eraiki baitute solairu berria, kiroldegiarendako 450 metro koadro berri irabaziz. Halaber, solairu berean kokatuko dira, baita ere, spining gela, erabilera anitzeko espazioa, komunak eta takillak.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.