Erakunde publikoen informazioa

Zapatuan, baserritarrak Plaza Zaharrean izango dira

Ubane Madera Zangitu 2020ko api. 16a, 14:15

Merkatu plaza baino, Plaza Zaharreko karpapea leku aproposagoa dela iritzita, aurrerantzean bertan egingo dute zapatuetako baserritarren azoka, zapatu honetatik bertatik hasita. Halaxe adostu dute baserritarrek eta Udalak.

Zapatuetako baserritarren azoka merkatu plazan egin da azken asteotan. Bada, aurrerantzean, Plaza Zaharreko karpapean ipiniko dituzte postuak, zapatu honetatik bertatik hasita. Besteak beste, bertan izango dira Arizagako eta Egotzako produktuak.

Baserritarrendako leku zabalagoa eta erosoagoa izateaz aparte, errazagoa izango da, baita ere, prebentzio neurriak gordetzea, elkarren arteko distantzia, adibidez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.