Azoka txikia, triste samar

Ubane Madera Zangitu 2020ko api. 16a, 13:07

Azoka txikia gaur, apirilak 16.

Gaur goizean, egueneroko azoka txikiko hiru postu etorri dira Plaza Zaharrera, elikagaienak, hain justu, gainerakoek debekatuta baitute salmentarik egitea. Eta etorri direnek kontatu dute nahikoa lanekin ari direla.

Alarma egoera deklaratu zenetik lehen aldiz ipini dituzte euren postuak azoka txikiko saltzaileek. Hala ere, kontatu dute saltzeko baimena oraindik ez dutela udalerri guztietan eskuratu; eta beste hainbat udalerritan murrizketak ezarri dizkietela salmenta egiteko, postu txikiagoak eramatea, eta abar.

Horrez aparte, gaur, behintzat, erosle gutxitxo ibili da azoka txikian. Segurutik, alde batetik, askok jakin ere ez dute egin etortzekoak zirenik. Baina bestetik, oraingo eta koronabirusaren aurreko erosketa ohiturak ez dira berak. Finean, bada, kezka handia dago baita azoka txikiko saltzaileengan ere. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.