Koronabirusa

Iritzi sorta umeen konfinamenduaz

Ubane Madera Zangitu 2020ko api. 16a, 10:55

Konfinamendua ezarri zenetik hilabete osoa pasatu da. Orain arte, kalera irten ez diren bakarrak umeak eta gazteak dira. Horren harira, azken orduotan bolo-bolo dabiltza sare sozialetan eta komunikabideetan Maialen Lujanbio bertsolariak egindako bertsoak, umeek kalera irten nahi dutela diotenak. Gaiari buruz galdetu diegu hezkuntzan diharduten bi soraluzetarri, gurasoekin harreman zuzena duen Itziar Agirre Iratxo goxo-dendako ugazabari eta guraso bati. 

Hona hemen Maialen Lujanbioren bertsoak, idatziz. Audioa entzungai, Berria-ko loturan.

Zakurra ikusi dugu
parkera joaten;
jabea ikusi dugu
zakurra eramaten.

Jabeak, zakurra; zakurrak parkean; ta gu hemen!
Zakurrak bai, ta umeak zer?! Zer?! Zer?! Zer?! Zer?!

Gizona ikusi dugu
ogi bila joaten;
Ogia ikusi dugu
kale-buelta ematen.

Ogiak gizona; gizonak kalean; ta gu hemen!
helduak bai, ta umeak zer?! Zer?! Zer?! Zer?! Zer?!

Andrea ikusi dugu
lanera joaten;
Urkulu ikusi dugu
joateko esaten.

Urkuluk Andrea; andreak lanera; ta gu hemen!
Lanera bai, ta umeak_zer?! Zer?! Zer?! Zer?! Zer?!

Kalera irten nahi dugu
umeok lehenbailehen.
Kalera irten nahi dugu
umeok lehenbailehen.

Kaleak, arnasa, arnasak bizitza, bizitzak poza, pozak osasuna… lehenbailehen!
Haurrak kalera lehenbailehen, le-hen-bai-lehen!