Bihar azoka txikia egingo da

Erredakzioa 2020ko api. 15a, 19:09

Azken asteotan etenda egon ondoren, bihar, eguena, azoka txikia bueltatuko da Plaza Zaharrera. Hori bai, bakarrik elikagaien postuak etorriko dira.

Azokak egiteko baimenaren barruan, azoka txikia egitea ere baimenduta dago. Hala konfirmatu du Udaltzaingoak. 

Hori horrela, bihar goizean,  azoka txikiko elikagai postuak bueltatu egingo dira Plaza Zaharrera. Ez, ordea, jantzienak eta oinetakoenak.

Joan den martxoaren 15ean alarma egoera deklaratu zenetik ez da azoka txikirik egin.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.