Lanak hasteaz batera, udaltzain bat bertaratu da Estaziñora, zirkulazioa txandaka bideratzera.
Goizeko lehen ordutik ari dira lanean Estaziñoan, autobus geltokitik pareko umeen parkera doan zebrabidea altxatzeko obrak egiten. Gaur, hormigoia botako dute, eta bihar bukatuko dituzte lanak. Behin zebrabidea altxatuta, espaloiaren altura berean geratuko da berau, hartara, ez da espaloiaren koskarik jaitsi eta igo beharko errepidea gurutzatzeko.
Lanak hasteaz batera, udaltzain bat bertaratu da Estaziñora, zirkulazioa txandaka bideratzera.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.