Alarma egoera ezarri zenetik, Debabarreneko Mankomunitatean neurri bereziak ari dira hartzen kale-garbiketa eta hondakinen kudeaketa zerbitzuan. Lehen fasean, edukiontzi grisak zabalik laga zituen, zabor-biltzaileen lan-txandak egokitu egin zituzten eta tamaina handiko hondakinen bilketa eten egin zuten. Horrekin batera, kaleak produktu bereziekin garbitzen dihardute, 06:00etatik 08:00ak bitartean.
Orain, bigarren fasean, edukiontzi marroiei pedalak jartzen ari dira. Joan den astean hasi zituzten lanok, eta datozen egunotan bukatuko dituzte.