Lanak Estaziñoan

Ubane Madera Zangitu 2020ko api. 14a, 18:09

Bihar, eguaztena, Estaziño kalean irisgarritaduna bermatzeko hainbat lan egingo dituzte, zirkulazioa gutxitu egin dela aprobetxatuz. Hori dela-eta, bertako zirkulazioa txandaka bideratuko dute 08:00etatik aurrera.

Bihar, eguaztena, Estaziño kaleko autobus geltokiaren eta haurren parkearen arteko oinezko pasabidea altxatzeko lanak hasiko dute, dena maila berean gera dadin.

Lanak 08:00etan hasiko dira, eta bi egun iraungo dute. Lehenengo egunean, hormigoizko lauza botako dute, eta bigarren egunean, zebrabidea margotuko dute.

Udaltzaingotik ohartarazi dute, lanek eragina izango duela bertako zirkulazioan, eta ibilgailuen joan-etorria etengo ez duten arren, txandaka bideratuko dituztela. Halaber, kamioiak ezin izango dira bertatik pasatu.

Lanak Reformas Anton empresak egingo ditu eta 4.356,00 euroko kostua izango dute. Udalak 1.800 euroko dirulaguntza lortu du Eusko Jaurlaritzako irisgarritasun sailetik.