Hamaika ikusteko jaioak gaude! dio esaerak, eta oraingoan atsotitza bete egin da Ezozibide inguruan. Ikusi bestela Gabolats inguruko bizilagunek bidalitako bideoan txakurra txaloka; bizilagunek barre ederrak egin dituzte hura ikustean. Bide batez, ikusten da iluntzetan giro bikaina dutela Gabolatseko balkoietan eta leihoetan. Bideoa: Esther Iñurrieta.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.