Arratsaldero musika emanaldia Estaziñoan eta Kalongen

Egoitz Unamuno 2020ko api. 13a, 17:00

Konfinamendu egoera dela eta, elkartasun eta animazio ekimen ugari sortu dira herrian. Horietako bat da Estazio eta Kalonge kaleetako musikariek arratsaldero arratsaldero eskaintzen duten musika emanaldia. Grabazioa: Egoitz Unamuno. Argazkiak: Fernan Oregi. Edizioa: Gaizka Azkarate. 

Ekimena Itziar Burunza eta Iñaki Quintanilla soinujoleek abiatu zuten, eta poliki-poliki beste hainbat musikari ere batu zaizkie: Lide Sodupe pianoarekin, Haizea Makinai eta Maite Quintanilla panderoarekin, Jurdana Viciosa trikitixarekin, Izaro Vega gitarra elektrikoarekin, Andoni Ariznabarreta tronboiarekin…

Errepertorioa gero eta landuagoa da: polkak, kalejirak, pasodobleak… Martxa honetan eta horrenbeste emanaldi eskainita, konfinamendua amaitzen denean herriko plazan jotzeko moduan izango dira. Bejondeizuela!

Erlazionatuak

Apirilaren 3ko emanaldia

Egoitz Unamuno 2020 api 13 Kultura

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.