Aberri Eguna balkoietan

Guztiok batera

Ubane Madera Zangitu 2020ko api. 12a, 14:14

Ikurrinak, Nafarroako banderak eta euskal presoen aldekoak leiho eta balkoietan zirela ospatu dute soraluzetar ugarik koronabirusak markatutako Aberri Eguna. Hala ere, koronabirusa ez da aldarrikapenerako eragozpen izan, eta azken urteotan baino ikurrin gehiago ikusi dira zintzilik Soraluzen. 

Hamabiak jotzearekin bat, elizako kanpai errepika bereziak iragarri du gaur egun berezia dela, gaurko kanpaiek koronabirusak jota hil diren senide eta lagunak ekarri ditu-eta gogora.

Ordu erdi geroago, minutu bateko isilunea izan da, hildakoengatik hori ere. Eta jarraian musika gailendu, eta elkarrekin abestu dute herritar ugarik, Txoria Txori eta Agur Zuberoa. Gabolats kale ingurua izan da, akaso, indartsuen abestu den gunea, Unai Larreategi soinujolearen musika gidari.