Bihar, baserriko produktuak merkatu-plazan

Ubane Madera Zangitu 2020ko apirilaren 10a

Osasun larrialdiak iraun bitartean baserritarren azokak debekatzeko Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakiak ez du eraginik izango herriko baserritarren zapatuetako salmentan. Bestela esanda, bihar, zapatua, merkatu-plazara eramango dituzte baserriko produktuak, gutxienez, Arizagakoak eta Egotzakoak.

“Merkatu-plazan arrandegia ere badago, eta haiek ere egiten dituzte euren salmentak. Beraz, baserritarrek, printzipioz, berdin jarraituko dute merkatu-plazan elikagaiak saltzen; babes-neurriak errespetatuz, noski”, esplikatu du Iker Aldazabal alkateak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.