Erakunde publikoen informazioa

Enpresendako, autonomoendako eta lan bila dihardutenendako aholkularitza

Ubane Madera Zangitu 2020ko api. 8a, 12:31

Debegesaren egoitza.

Covid-19aren pandemiak eragindako egoeraren aurrean, Debegesak, Debabarreneko Garapen Agentziak, telefono bidezko bi linea zabaldu ditu: bata enpresa eta autonomoei zuzendutakoa, eta bestea lan bila dabiltzan pertsonei aholkularitza eman eta laguntza eskaintzeko. Arreta zerbitzua astelehenetik barikura emango dute, 09:00etatik 14:00etara. 

COVID-19 pandemiarengatik kaltetuta dauden enpresentzat, autonomoentzat eta lan bila ari diren pertsonentzat honako bi telefono zenbakiak abiarazi ditu Debegesak: 

  • 699 76 71 57 zenbakira deituta, lan bilaketan lagunduko eta orientazioa eskainiko du. Kasu horretan, curriculuma hobetzeko aholkuak, enplegu-atarien gaineko informazioa eta bestelakoak eskainiko dituzte.
  • 687 47 65 05 zenbakira deituta, berriz, autonomo eta enpresei zuzendutako laguntzei buruzko informazioa eta tramitatzeko laguntza eskainiko dute, adibidez, koronabirusaren egoerak eraginda sortzen diren laguntzen gaineko informazioa eta abar.

Bi telefono zenbakietan whatsapp zerbitzua ere eskaintzen dute; eta horrez aparte, posta elektronikoa erabiltzeko aukera ere ahalbidetu dute: enplegua@debegesa.eus (lan bila ari direnentzat) edo ekintzaile@debegesa.eus (enpresentzat eta autonomoentzat.