Erakunde publikoen informazioa

Anbulatoriora deitzen segi daiteke

Ubane Madera Zangitu 2020ko api. 8a, 11:02

Datozen egunak jai-egunak izan arren, osasun arretak orain arteko modukoa izaten segituko du. Bestela esanda, telefono bidezko arreta lehenetsiko dute, anbulatoriora deituta; hala ere, beharrezkoa den kasuetan, etxez etxeko zerbitzua ere emango dute. Arreta presentziala behar bada, berriz, Elgoibarko osasun etxera jo beharra dago.

Datozen jai-egunotan eta asteburuan, mediku-kontsulta behar duenak Soraluzeko anbulatorioko telefonora dei dezake, orain arte moduan: 943 75 23 00. Bertan, mediku baten arreta eskuratuko du herritarrak, telefono bidez. Horrekin batera, beharrezkoa denean, etxez etxeko zerbitzua ematen segituko dute osasun profesionalek. 

Bestalde, norbaitek mediku batekin kontsulta presentziala beharko balu, orduan Elgoibarko anbulatoriora jo beharko luke. Baina kasu honetan ere, aldez aurretik telefonoz deitu eta txanda hartu beharra dago: 943 03 26 10. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.