Espainiako presidente Pedro Sanchezek maskaren erabilera gomendatu ondoren, halakoak eskuratzeko eskari andana jaso ditu Cristina Albisua Orratz jostunak: “Justifikazio bako eskaera deskontrolatuak egin dizkidate batzuek; pertsonako 10-12-14 maskara eskatu izan dizkidate, eta horri erantzutea sakrifizio pertsonal handia zen niretzat. Horregatik, maskarak kobratzen hasteko beharrean ikusi dut nire burua, eta maskara bakoitzeko hiru euro kobratzen hasi naiz”.
Orain arte moduan, Iratxo goxo-dendan eskura daitezke Albisuak egindako maskarak.
Soraluzetik kanpo ere bai
Bestalde, Iosune Jauregik eta Ander Ariznabarretak ere lan eta lan dihardute. Dagoeneko 70 bisera baino gehiago egin dituzte etxeko 3D inprimagailuarekin: “batzuk apurtzen hasita zeuden, eta berriak egiten ari gara. Soraluzetarrentzat ez ezik, Arrasateko Eroskiri eta estanko bati ere egin dizkiogu, Eibarko argitekatri batzuei…”.