9. eguna. Juan Mari arraindegiaren ilaran: herria txiki geratu zenekoa

Sorapedia 2020ko api. 10a, 09:22

Juan Mari arraindegiko ilara egiteko azokaren kanpoaldean jarriko gara. Ez du ematen ezer interesekorik ikus daitekenik: Kotxebidea, Etxaburuerako azken etxea, Erregetxeko orubea...

Juan Mari arraindegiko ilara egiteko azokaren kanpoaldean jarriko gara. Ez du ematen ezer interesekorik ikus daitekenik: Kotxebidea, Etxaburuerako azken etxea, Erregetxeko orubea…

Kotxebidea XIX mende bukaeran egin zuten, herria tren geltokiarekin lotzeko. Izenak berak esaten duenez, kotxeak erabiltzeko bidea zen, batez ere The Placencia de las Armas Company Limited lantegiaren materiala eta kainoiak gora eta behera mugitzeko.

Ondo begiratu beharrekoa

1343 urtean Soraluze sortu zutenean, harresiak egin zituzten. Deba ibaia mendebaldean, Etxaburueta errekastoa iparraldean (Criado dendaren inguruan), beste errekatxo bat hegoaldean (Ormaetxea parean) eta Goikokaleta ekialdean.

Herria txikia geratu zenean, ehun bat urte geroago lehen zabalkundea egin zuten: Etxaburuetan. Orduan, Kalebarreneko etxe multzoaren atzean beste bat eraiki zuten, paraleloan, Etxaburueta errekastoraino, harresia hor zegoen eta. Gerora, Kalebarrenean etxe gehiago egin zuten, baina Etxaburuetan ez: garai bateko harresien muga agerian dago oraindik.

Eta harresietatik kanpo bazegoen elizarako bidea, gero desagertu zena. Desagertu? Ez! Bi muturretatik itxita badago ere, egon badago, Etxaburuetako etxeean atzekaldean: arraindegiko ilaratik aldapa gora begiratzen badugu, etxe artean pasabidea somatuko dugu, errebueltan.