6. eguna: Criado dendaren ilaran: Kalebarreneko atea

Sorapedia 2020ko api. 7a, 08:45

Criado dendaren aurrean gaude, Kalebarren erdian… baina garai batean Kalebarren muturrean egongo ginake, honaino heltzen ziren eta Soraluzeko harresiak, bertan Kalebarreneko atea zegoela.

Hurrengo bi etxeak, 14 eta 16 zenbakia dutenak, kaleko estuenak dira, ez dute betetzen 6 kanako (5 metro) zabalera ezartzen zuen araudia. Zergatik? Etxeak eraiki zirenean harresietatik kanpo zeuden, eta ez zitzaion aplikatzen herri barruko araudia. Horregatik dira besteak baino estuagoak, balkoi bakarrekoak.

Etxe hauek oraindik gordetzen dute mende askotan Soraluzeko etxeek izan duten egitura: behe solairua, bi solairu eta ganbara ederra, kalerako leihatilarekin.

Ondo begiratu beharrekoa

Harresiak Mendatako etxea hartzen zuten barruan. Hurrengo etxeen azpitik, Kalebarren 7 eta 9, Etxaburueta errekastoa pasatzen da, herriko muga egiten zuena. Inoiz, euri handiak direnean, errekak gainezka egiten du inguru hauetan.
Soraluze sortu eta ehun bat urteetara Etxaburueta aldetik zabaldu egin zuten. Orduan beste etxe ilara egin zuten, Kalebarren paraleloan, orduko harresiraino. Azken etxea Mendatakoa zenez, Etxaburuetako azken etxera (pub-ekoa) Mendata parean geratu zen.

Lotura:

http://www.sorapedia.eus/wiki/Bilakaera_urbanistikoa._Hiri_gutuna_(eu)