Egutegiaren arabera, aste honetako eguena eta barikua jai-egunak dira, Aste Santuarengatik. Beraz, egoera normal batean, zapatu goizera arte, herriko saltokiak itxita egongo lirateke. Baina, pentsatuz hori horrela eginez gero, eguaztenean eta zapatuan jende ilara handiak sortuko liratekeela, hainbatek erabaki dute jai-egunetan zabaltzea, goizez.
Ordutegiak, zerbitzuen arabera
Segidan saltokien ordutegia:
- Farmaziak
- Ibañez Antolin (Errekaldekoa): zabalik eguen eta bariku goizean
Oruesagasti (Kalebarrengoa): zapatutik astelehenera guardian dago, 09:00etatik 22:00ak arte. - Okindegiak:
- Mendizabal: domeka itxita, bestela egunero zabalik, goizez.
Bolintxo: egunero zabalik, goizez. - Denetariko saltokiak:
- Kooperatiba: eguen eta zapatu goiza zabalik
Amparo: eguen eta zapatu goiza zabalik.
Musta: egunero zabalik, goizez.
Ehuneko denda: zapatu goiza zabalik. - Fruta-dendak:
- Vidal: eguen, bariku eta zapatu goiza zabalik.
Criado: eguen, bariku eta zapatu goiza zabalik. - Harategiak:
- Iñarra: eguen eta zapatu goiza zabalik.
Etxabe: eguen eta zapatu goiza zabalik.
Marimar: zapatu goiza zabalik. - Arrandegia:
- Zapatu goiza zabalik.
- Estankoa:
- Zapatu goiza zabalik.
- Belar-dendak:
- Belarrak: zapatu goiza zabalik.
Triskel: zapatu goiza zabalik. - Prentsa eta bestelakoak:
- Iratxo goxo-denda: zapatuan itxita (ez dago prentsarik), bestela egunero zabalik, goizez.
Txuritxu: astelehenean itxita, bestela egunero zabalik.
Arcelus: zapatu eta astelehen goiza zabalik.