Koronabirusa

Beste hiru aste

Erredakzioa 2020ko api. 5a, 08:47

Atzo, Espainiako presidente Pedro Sanchezek iragarri zuen beste hiru astez luzatuko duela alarma egoera Espainiako estatuan. Horrenbestez, apirilaren 26ra arte indarrean segituko du etxean konfinatuta egoteko aginduak. Horrek,  baina, ez du eraginik izango jardun ekonomikoan.

Etzi, maritzena, eskatuko dio Ministroen Kontseiluak Espainiako Kongresuari alarma egoera apirilaren 25eko gauerdira arte luzatzeko eskaera.

Kongresua osatzen duten alderdi nagusien ordezkariek dagoeneko iragarri dute onartu egingo dutela eskaera, beraz, apirularen 26ra arte luzatuko da alarma egoera.

Horrek, baina, ez du eragingo enpresen jardueran, eta Aste Santuaren ondoren, haiek normal bueltatu ahalko dira jardunera.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.