Joan den asteburuan ospitaleratu zuten Mendaron koronabirusaz kutsatutako laugarren soraluzetarra. Harrezkero, ez dute beste soraluzetarrik ospitaleratu arrazoi horrengatik.
Bakartuta
Izan ere, hainbat bizilagun etxean bakartuta egon dira edo oraindik halaxe daude, berrogeialdia egiten. Haietako hainbatek Covid-19aren sintomak izan dituzte, sintoma arinak, hori bai; eta beste hainbatek birusarekin kontaktu zuzena izan dute.
Aldiz, halako kasuetan ez dizkiete Covid-19aren probarik egin, orain arte. Amaia Muniain Soraluzeko anbulatorioko medikuak esplikatu duenez, "probak bakarrik egiten zaizkie ospitaleratzeko besteko egoera duten herritarrei. Hala ere, mota horretako kasuak ere (etxean gaixo egon litezkeenenak) jaitsi egin dira azken egunotan, baita kutsatu den herritar kopurua ere".
Datuak herriz herri
Segidan dauden tauletan ikus daitezke Debabarreneko kasuen bilakaera, herriz herri.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!