Martxoko aldizkaria kalean

Egoitz Unamuno 2020ko api. 3a, 13:07
Martxoko alearen azala.

Ohikoa baino astebete beranduago bada ere, martxoko aldizkaria kalean da, eta gaur eta bihar artean helduko da herriko etxe guztietara. Nahi izanez gero, online ere irakur daiteke PDF formatuan. 

Covid-19ak Soraluzen eta soraluzetarrengan izan duen eraginaren nondik norakoak jaso ditugu 362. alean: mediku, udaltzain eta herriko eragileei egindako elkarrizketak, osasungintzako datuak, laguntza bideen gaineko informazioa, elkartasun ekimenen ingurukoak, konfinamenduko argazki bilduma, iritzi-zutabeak... Askotariko informazio eta ikuspuntuak aurkituko dituzu martxoko alean.

Banaketari dagokionez, jakinarazi nahi dizugu prentsa banatzea baimenduta dagoela eta Pil-pileanen banatzaileak hartu beharreko segurtasun neurriak hartuta diharduela aldizkaria banatzen. Bestalde, aldizkaria postakutxan edo herritik kanpo jasotzen duzuen harpidedunoi jakinarazi nahi dizuegu, ale horiek Correosek zerbitzua berrezarri orduko bidaliko ditugula. 

Bitartean, martxoko alea Plaentxia.eus-en irakur dezakezue PDFan, HEMEN klikatuta.