Begira nago begira: 2. eguna. Tanger fruta-dendako ilaran: Santa Ana komenturako bidea

Sorapedia 2020ko api. 3a, 09:46
Santa Ana kalea, Tanger saltokitik begiratuta.

Lehen begiradan, ez dirudi ilaraa honetatik gauza handirik ikusten denik. Asko jota, Santa Ana kalearen bi tarteak bereiz daitezke: tarte estua eta tarte zabala. Ilara tarte zabalean egiten da.

Tarte estuak Kalegoen zuen izena, eta Soraluzeko sorreratik dator ia osorik; hau da, Ertarotik. Tarte zabala, berriz, askoz ere modernoagoa da. (http://www.sorapedia.eus/wiki/Santa_Ana_komentua_(eu))

Ondo begiratu beharrekoa

Meltxorrenea (Usatorre ere) dagoen orubean aspaldi batean Irusagarreta baserria zegoen (Santa Ana 18).

Euren ortuetan Santa Ana komentua egin zuten (1692), gaur egun Santa Ana 22 zenbakian. 

Ia 50 urte geroago (1742) ortuetarako pasabidea egin zuten, Santa Anako arkua. “Zezena dator arkupetik, sua dario adarretik, jea! Jea! Santana kaletik!”. Abestiak urte mordoa ditu, sokamuturrerako zezenak bertatik irteten ziren… 1730 arte, plaza Zaharrean zegoen Matadero Zaharra egin arte (gaur egunean anbulatorioa).

Komentua bota zutenean (1978), etxe multzoa jaso zuten bertan. Ondo begiratu eta gero, Santa Ana 20 eta 22 zenbakien artean oraindik agertzen da komentuaren mehelin (edo pareta) sendoa.