Langabezia gora

Ubane Madera Zangitu 2020ko api. 2a, 11:50

Aurreikus zitekeen moduan, martxoko langabeziak datu negatiboak ekarri ditu, gora egin du-eta eskualde osoan. Soraluzeri dagokionez, 259 langabe kontabilizatu dituzte martxoan, eta langabezia-tasa pasa da otsailean zegoen %12,86tik martxoan kontabilizatutako %13,82ra. 

Martxoan, 18 langabe gehiago kontabilizatu dituzte Soraluzen. Langabezia-tasa, berriz, %12,86tik %13,82ra pasa da. Eskualdeko herrien artean, igoerarik handiena izan duen bigarren herria da, Eibarren ondoren. 

Herriz herri, honako bilakaera izan du langabeziak:

Otsaila: 

  •  Deba 182         %6,83                                                         
  • Eibar 1.591       %12,49
  • Elgoibar 525     %9,49
  • Mendaro 78      %7,89
  • Mutriku 236       %8,87
  • Soraluze 241      %12,86
  • Debabarrena 2.853    %10,78

Martxoa: 

  • Deba: 201       %7,54                                    
  • Eibar: 1.742     %13,67
  • Elgoibar: 550   %9,95
  • Mendaro: 82    %8,29
  • Mutriku: 237    %8,91
  • Soraluze: 259   %13,82
  • Debabarrena: 3.071 %11,61

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.