Koronabirusa

Kontrolak zorrotz

Ubane Madera Zangitu 2020ko api. 2a, 08:45

Ertzaintza informazioa eskatzen.

Domeka gauerditik, Espainiako Gobernuak erabateko konfinamendua ezarri zuenetik, zorroztu egin dira kalean dabilen jendeari egiten dizkieten kontrolak. Egunotan, esaterako, Ertzaintzaren patruila gehiago dabil herrian.

Herria patruilatzen ibiltzeaz aparte, kalean dagoen jendeari bertan egoteko arrazoiak ere galdetzen dizkie Ertzaintzak.

Udaltzaingoari dagokionez, azpimarratu dute “zorrotz” ari direla prebentzio neurriak betearazten. Oraingoz, bost herritarren kontrako salaketa aurkeztu dute, neurriok ez errespetatzearren. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.