Anbulatorioak pertsiana itxita izan arren, bertako telefonora deituta -943 75 23 00- arreta ematen segituko dute, eta kontsulten ordutegia bukatuta, medikuak etxez etxe joango dira, horrela behar bada.
Elgoibarrera
Bestalde, norbaitek arreta presentziala behar badu, Elgoibarko anbulatoriora jo behar du aldez aurretik txanda hartuta, eta ez Soraluzekora. Atzo, izan zen Soraluzekora joan eta etxera bueltan itzuli behar izan zenik, arreta jaso barik.
Hori bai, konfinamendua ezarri zenetik, lehen aldiz zenbakiak jaisten hasi dira. EAEko beheranzko joerarekin bat, atzo, gaixo gutxiago ingresatu zituzten Mendaroko larrialdi zerbitzuetan.
Elgoibarko egoitzan ere bai
"Ondo ari gara. Honezkero gutxiago falta da. Animo guztiei, eta eutsi", dio Lourdes Letona medikuak.
Hori bai, bien bitartean, osasun profesionalak buru-belarri ari dira lanean. Adibidez, gaur, anbulatorioko lana bukatu ondoren, Elgoibarko egoitzara joan behar du lanera Letona medikuak.