Erakunde publikoen informazioa

Bihar, anbulatorioa itxita izango da, baina zerbitzua ematen segituko du

Ubane Madera 2020ko mar. 29a, 21:30

Bihar, astelehena, anbulatorioak pertsiana jaitsita izango du, itxita izango da. Baina barruan bi mediku izango dira, etxez etxeko zerbitzua eman eta arreta telefonikoa eskaintzeko. Hain justu, etxez etxe emango dute Sintroma; eta kurak ere halaxe egingo dituzte.

Bihar, astelehena, herriko anbulatorioak ezohiko irudia erakutsiko du: pertsiana jaitsita. Hala ere, zerbitzua ematen segituko du. Lourdes Letona medikuak esan duenez, bi mediku izango dira barruan, telefono bidezko arreta emateko eta etxez etxeko zerbitzua betetzeko.

Besteak beste, Sintroma eta kurak etxez etxe egingo dituzte.

Hori bai, anbulatorioko medikuak azpimarratu duenez, funtzionamendu hori, oraingoz bihar bakarrik izango da indarrean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.