Koronabirusa

Lau soraluzetar ingresatuta

Ubane Madera Zangitu 2020ko mar. 29a, 14:01

Mendaroko ospitalea. Argazkia: Barren.

Azken datuen arabera, dagoeneko lau soraluzetar daude Mendaroko ospitalean ingresatua, Covid-19 koronabirusean positibo eman ondoren. Horren ondorioz, berrogeialdian bakartuta dauden herriko familia kopurua ere handitu egin da.

Gutxika bada ere, handituz doa koronabirusarengatik ingresatuta dagoen herrikideen kopurua. Gaur, domeka, laugarren gaixo baten berri izan du Plaentxia.eus-ek. Azken hori ere Mendaroko ospitalean dago ingresatuta.

Kasu honetan, hori bai, gogora ekarri beharra dago Mendaron ingresatuta dauden gaixoak ez daudela ZIUn (UCI).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.