Haloa eguzkia inguratzen

Ubane Madera 2020ko mar. 29a, 08:50
Haloa eguzkia inguratzen.

Haloa eguzkiaren inguruan ematen den fenomeno atmosferikoa da. Wikipediak dioenez, troposferan suspentsioan dauden izotz partikulek eragindako efektu optiko bat da. Izotz partikula hauek, argia errefraktatzen dute, ilargia edo eguzkiaren inguruan kolore espektro bat eratuz. Atzo, zapatua, haloa zuen inguruan eguzkiak. Etzozi Larrañagak ikusi, eta argazkia atera zion, guztiokin partekatzeko.

Haloen kasuan, haien erradioa, orokorrean, 22ºkoa da, 46ºko kasuak ere ematen diren arren, orokorrean, barnealderantz, kolore gorrixkak izateko ohitura dute, eta, kanporantz, horiaurdin argia eta berdea.

Haloaren barnean, zeruak, bere kanpoaldean baino ilunagoa dirudi. Haloak, kolore zuriko edo tonalitate zurbileko eraztunak dira, ilargiaren edo eguzkiaren inguruan eratzen direnak. Kasu honetan, eragiten dituzten mekanismo fisikoak, zirru motako hodei altuak eratzen dituzten izotz kristaletan gertatzen diren isla eta errefrakzio prozesuekin zerikusia du. Motarik ohikoena, izotz kristal hexagonaletan gertatutako errefrakzio prozesuek eragindakoa da. Kasu honetan, zirkuluaren diametroa hain da handia, batek, beso bat Ilargia edo Eguzkirantz begira jartzen badu, eta bestea, haloaren edozein puntutara begira, besoen arteko angelua 22ºkoa dela.

Informazioa wikipediatik eskuratutakoa da. Gehiago jakiteko sakatu temen.