Espainiako Gorbernuak eten egingo ditu funtsezkoak ez diren jarduera guztiak

Egoitz Unamuno 2020ko mar. 28a, 22:21

Pedro Sanchez gaur arratsaldeko agerraldian. Argazkia: Efe agentzia.

Sanchezek iragarri du funtsezkoak ez diren lanetan jarduten duten langileek etxean geratu beharko dutela martxoaren 30etik apirilaren 9ra. Komunikabideak funtsezkotzat jo ditu.

 

 

 

 

Bihar, martxoak 29, egingo dute ministroen ezohiko batzarra eta bertan "salbuespeneko neurria" onartuko dutela iragarri du Espainiako presidente Pedro Sanchezek gaur arratsaldean presaz egindako agerraldian. Hala, astelehenetik hasita ezinbestekoak ez diren lan jardueretako langileak etxean geratzeko agindu du. Helburua, azaldu duenez, herritarren mugikortasuna ahalik eta gehien murriztea da, "asteburuetako mailara" hel dadin.

Bihar, martxoak 29, egingo dute ministroen ezohiko batzarra eta bertan onartuko dute "salbuespeneko neurria". Momentu horretatik aurrera, funtsezkotzat jotzen ez diren jarduerak eten egingo dira zortzi egunez, Aste Santuko oporrak arte. Langileei "ordainpeko baimen berreskuragarria" emango diete eta etxean geratuko diren egunei dagokien soldata jasoko dute. Etenaldia amaitu ondoren, jarduera berrabiatzen denean, ordu horiek berreskuratu egin beharko dituzte, "mailaka, eta denboran banatuta". 

"Erabateko geldialdia saihesteko" neurria

Sanchezek azaldu duenez, neurria "oso beharrezkoa da ekonomikoaren erabateko geldialdia saihesteko" eta zehaztu du ministroen ezohiko batzarrean zehaztuko direka ezinbesteko jarduerak zein diren. Hala ere, aurreratu du kazetaritza funtsezko jarduera horien artean izango dela: "Hedabideek zerbitzu esentziala eskaintzen dute. Krisialdi honetan sekulako lan garrantzitsua egiten ari dira". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.