'Txoria txori' lau haizetara

Ubane Madera Zangitu 2020ko mar. 27a, 20:38

20:00ak iristeaz bat, osasun langileen aldeko txaloak entzun dira; Udaltzaingoak ere egin du bere ekarpena, patruilako argiekin eta bozgorailuetako musikarekin. Gaurko iluntzea borobiltzeko, Txoria Txori abestu dute herritarrek balkoietara eta leihoetara irtenda, Plaentxia Kantuan elkartearen deialdiarekin bat eginez.

Bideoa Santa Ana kalean grabatuta egon arren, kantua ibaiko alde bietatik entzun zitekeen.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.