Gazte bat atxilotu zuten atzo, desobedientzia larriaz akusatuta

Ubane Madera Zangitu 2020ko mar. 27a, 09:55
Polizia gaztea atxilotzen.

Atzo, eguena, 21 urteko gazte bat atxilotu zuen Ertzaintzak Estazioan. Etxekoekin eztabaida izan ondoren, gaztea kalera irten eta konfinamendua kalean bertan edo bere furgonetan egin nahi zuela-eta, alarma egoera ez errespetatzeagatik, eta desobedientzia larriarengatik atxilotu, eta kalabozoan eman du gaua.

15:00ak inguran atxilotu zuten 21 urteko gaztea. Etxekoekin liskarra izan zuen, eta gero, kalean beste liskar bat, Udaltzaingoarekin. Alarma egoera izan arren, ez zuen etxera bueltatu nahi. Are gehiago, konfinamendua kalean edo bere furgonetan egiteko asmoa zuela jakinarazi zuen.

Aurrekariak ditu

Egoeraren aurrean, Udaltzaingoak Ertzaintzari abisatu, eta azkenean, atxilotuta eraman zuten, Bergarako polizia-etxera. Segurtasun Sailetik helarazitako informazioaren arabera, desobedientzia larriaz, eta alarma egoera ez errespetatzeaz akusatuta dago. Bergarako kalabozoan eman du gaua, eta orain epailearen aurretik pasatzeko zain dago. Lehenagotik aurrekariak dituen gaztea da.

Zortzi salaketa Soraluzen

Ertzaintzak emandako xehetasunen arabera, martxoaren 15etik atzora arte, martxoak 26, Soraluzen zortzi bizilagun salatu dituzte konfinamendua ez errespetatzeagatik: horietako sei 18-20 urte bitarteko gazteak dira; beste batek 43 urte ditu, eta 57 azkenak. Baltegieta kalean, Iruren, Ezozibiden eta bidegorrian ipini dituzte salaketok, gehienak martxoren 18an.