Ikas-bidaiako zozketa, atzeratuta

Ubane Madera Zangitu 2020ko mar. 27a, 09:51

Ikas-bidaiakoen errifa bat.

Gaur, martxoaren 27a, Cuponazoaren zozketa egitekoak ziren. ONCEren zozketako zenbaki irabazlearen azken lau zenbakiak izan behar ziren, hain justu, Institutuko ikas-bidaiako ikasleen hilabete honetako errifen zenbaki irabazlea. Baina, ONCEren zozketa guztiak bertan behera geratu direnez, ikas-bidaiako ikasleen errifen zozketa atzeratu egin da. 

Haien gurasoek jakinarazi dute, Cuponazoaren hurrengo zozketaren azken zenbakiak izango direla errifako irabazleak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.