Baliabide guztiak gurasoen eskura

Erredakzioa 2020ko mar. 26a, 18:08

Eskola presentzialak bertan behera geratu zirenetik, Plaentxi Eskolako zuzendaritzak eta irakasleek ahaleginak biderkatu egin dituzte ikasleekin harremanak izan eta haiei eskolako-lanak helarazteko. Kontektibitate falta duten ikasleen kasuan, bestelako bideak ari dira erabiltzen harreman hori bermatzeko. Eta bestelako zailtasunen bat duten gurasoen kasuan, berriz, gogora ekarri eta azpimarratu dute ikasleen tutore guztiak lanean ari direla, eta prest daudela behar den laguntasuna emateko. 

 

Plaentxia Eskolak dituen baliabide eta bide guztiak gurasoen eskura jarri ditu eskola pesentzialak bertan behera geratu zirenetik. Ikasturte hasieran lantzen hasi ziren bide telematikoari esker, posta elektronikoa baliatuta, ikasleekin harremanak izatea eta haiei etxeko-lanak helaraztea bermatu dute.

Osasuna lehentasun

Esaterako, egunero bidaltzen dituzte ikasleendako mezuak, etxerako lanekin batera. Beti ere, azpimarratuta eskolaren “betebeharra” dela “nahiko material eta tresna” gurasoen eskura jartzea, baina lanak norberaren egoeraren arabera egin behar direla: “Horrek ez du esan nahi den-dena bete behar dela, familia bakoitzak egin beharra bere egoerara egokituko du: guraso batzuk etxean daude, beste batzuk lanean... beti lasaitasunetik, kontuan izan, orain lehentasuna guztion osasuna zaintzea dela”.

Gainera, bidaltzen dituzten lanak koadernoan egin daitezke; hau da, ez dago etxeko-lanak inprimatu beharrik; pantailan ipini eta haien erantzunak koadernoan jasotzearekin nahikoa da.

 

Harremanetarako

Bestalde, telematikarekin zailtasunen bat izanez gero (emailaren pasahitza ahaztu, telematikoki komunikatzeko arazoak izan...), gogora ekarri eta azpimarratu dute “eskola orduetan lanean” daudela, “eta zerbait behar izanez gero” eskolarekin “harremanetan jartzeko bideak zabalik daudela, bertara deituz – 943 75 19 37 / 688 81 78 76- edo posta elektronikora idatziz: zuzendaritza.plaentxi@plaentxiaeskola.eus.

Era berean, adierazi dute gurasoek badutela zuzenean norbere seme-alabaren tutorearekin harremanetan jartzeko aukera ere.