Honako oharra helarazi nahi dute Debabarreneko ESIko zuzendaritzatik: “Gaur egungo osasun-larrialdi egoera dela-eta, Debabarreneko ESIko zuzendaritzak herritarrei, eta zehazki, ESIa osatzen duten zentroetako pazienteei, bai Mendaroko eta Eibarko ospitaletakoei, bai eta osasun-zentroetakoei, eskatzen die, mesedez, programatuta dituzten kontsultetara EZ joateko, beren mediku arduradunek berariaz agindu ezean; haiek deituko diete hitzordu horretara joan edo ez esateko. ESIko profesionalek biztanleria egiten ari den ahalegina biziki eskertzen dute”.