Hondakin-poltsak edukiontzietatik kanpo

Ubane Madera Zangitu 2020ko mar. 26a, 09:17

Hondakin poltsak edukiontzietatik kanpo.

Gaur goizean, hainbat zabor-poltsa edukiontzietatik kanpo lagata azaldu dira, Erregetxean. Gogoan izan beharra dago, alarma egoeran aktibatu zenean, bereziki eskatu zutela hondakin poltsa guztiak edukiontzi barruetan sartzeko.

Berez, beti sartu behar dira zabor poltsak edukiontzietara, baina hori egiteko dei berezia egin zuten alarma egoera aktibatzeaz bat, batik bat, garbiketako langileen osasun segurtasuna bermatzeko.

Barrura sartu beharrean

Gaur goizean, baina, hiruzpalau zabor poltsa kanpoan lagata zeuden, Erregetxean. Poltsetako bat, ontziak zituena, edukiontzi horiaren ondoan laga dute, baina barrura sartzeke. Besteak, errefuserakoak, haiek ere, kanpoan zeuden. “Edukiontzian lekua izan arren, hortxe laga dituzte lurrean. Ze kostatzen da ba barrura sartzea?”, dio Iker Aldazabal alkateak. Hain zuzen, alkateak berak sartu ditu poltsak edukiontzietara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.