Koronabirusa

Suhiltzaileak etorri dira egoitza desinfektatzera

Ubane Madera Zangitu 2020ko mar. 25a, 13:00

Goizean, Eibarko suhiltzaileak Mesedeetako egoitzan izan dira, bertako instalazioak sodio hipokloritoa duen ur nahasketaz garbitzen. Hori bai, prebentzio neurri modura egin dute desinfekzioa, ze zorionez, oraingoz, herriko egoitzan ez dago Covid-19 kasu positiborik, eta inork ez dauka kalenturarik.

Atzo, Eibarko egoitza desinfektatzen aritu ondoren, gaur, Soraluzeko egoitzan izan dira Eibarko suhiltzaileak. Sodio hipokloritoa duen ur nahasketa darabilte desinfekziorako. 

Lehenengo, sarrera desinfektatu dute; gero, egoitza barrura sartu dira, bertako gune komunak desinfektatzera: jangelak, pasilloak, komunak eta bestelakoak. Egoitzan eskertuta daude laguntzarengatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.