Osasun Saileko zuzendariordeak merkataritza-establezimenduetatik kanpo egiten diren elikagaien salmentak saihesteko eskatu die tokian tokiko udalei.
Zapatuan, merkatu-plazan
Hori horrela, bihar, eguena, ez da azoka txikirik izango Plaza Zaharrean. Eta zapatuan, berriz, baserritarrak, Kontzejupean barik, merkatu-plazan egongo dira baserriko produktuak saltzen.
Osasun Sailaren zuzendariordetzatik diotenez, alarma egoeran, pertsonen zirkulazio librea mugatu beharra dago, birusa gehiago hedatu ez dadin. Aire libreko azokek, berriz, jende gehiago erakarri ohi dute kalera, eta gainera, “espazio horiek garbitzea eta desinfektatzea oztopatzen dute”.