Aspaldi honetan, kalean ez da ume hotsik entzuten. Etxean daude, konfinatuta. Egoera arintzen laguntzeko, Marimar Deza harakinak honako proposamena egin du: “Egin ditzatela marrazkiak, eta hau guztiau bukatzen denean, erakusleihoan ipiniko ditut guztiak, erakusketa modura”.
Whatsapp zerbitzua
Bestalde, eguneroko erosketei dagokienez, hark kontatu du asko igo dela whatsapp zerbitzua baliatuta erosketak enkargatzeko eskaerak, “bereziki umeak dituztenenak”, esan du, “whatsappez egiten dute eskaera, eta harategira datozenerako gertu dute eskaera, hartu eta eramateko”. Whatsapp zenbakia: 608 59 48 00.